XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begoñako batzokiari gure esker beroak Lengunean, ile onen amaikan, Bizkaiarako 1979 garren urtean aukeratutako Diputatu Foralak batu gintzan Begoñako Batzokian, Tenderia kalean.

Antxe, Uri Batzarreko lendakari Jan Xabier Iturriaga-Etxebarria eta beste burukide batzu aurretik zirala, ango emakume trebe ta finak, eguerdi aldian onartu ginduzan, Boni txistularia danbolina eta txistua jotzen zegola.

Eta nolako soinuak Bonik joten zituanak, ederretartetik ederrenak, Gernikako Arbola eta guzti.

Une aiek, gure talde jeltzaleentzat benetan atsegingarri eta maitagarriak izan ziran.

1979 gko Foru Aldundiaren geiengo jeltzale lagunok antxe izan ginan bazkaltzeko orduan.

Bazkaria, lenengoz tarteko gozo gozoak: gero, txirlak eta geroago Ondarruko dagonik legatza freskuena, frijitua eta saltzan bere bai, bietara.

Bazkalazkena legez, gaztai biguna eta pastel-gozoki txikiak ahozkoak.

Edateko, Errioxako ardau ona.

Danok, batera edo bestera, kafe-akeita artu genduan eta, batzuk, txola edo kopatxua.

Alako xinple edo xumea izan zan gure amaikagarren urteurrena ospatzekoa.

Foru aldunok, 1979 an, amabost ginan.

Orain, amalau bakarrik Gutartetik lagun bat il jaku, Eduardo Rua Elordui (G.b.).

Oroimenez, bere emazte alargunari, lore sorta bat Batzokiaren bitartez bidali geuntson.

Eskerrak milaka zeueri, emakume abertzaleok, Begoñako eme zintzoak.

Gure batzoki danetan alako emakume eskuzabalak ba daude eta daneri Batzoki danak omenaldi kutuna egin bear leuskie, eurekiko jeltzale danok zor aundia dogulako.

Eurok barik ez leukie bizi ain osoa izan gure batzokiak, ziur.

Begoñako Batzokitik urtetzerakoan, bakotxak bere sari zatia ordaindurik, joan gintzan danok etxeruntz, esker onak EAJ ri, Begoñako Uribatzarrari eta Boni txistulariari atseginez emoten.

JOSE MARIA MAKUA ZARANDONA ETA BESTE 1979 gko FORU LAGUNOK.